Ogasun Ministerioaren Kronika Grafikoa (1852 - 2007)

Kapitulu: "Ogasun publikoaren eguneroko memoria" (HTML testu lehenetsia)

Irudia: Zergen Ikerketarako Informazio Zerbitzu Nagusiko jendearentzako arretaren erakusmahaiko 1965eko argazkia. Jendea zain dago eta langileek jaramon egiten dio publikoari.

Narratzailea: Urte guzti hauetan ez dakit zenbat pertsona ibili diren nire pasilloetan zehar, edo bulegoetan eserita, edo zabaltzan hitz egiten... zenbat istorio kontatu ote diren bertan... barreak, negarrak, eta nola ez, eguneroko lana...

Irudia: Ekonomia eta Ogasun Ministerioko hainbat geletatik kameraz egindako ibilbidea.

Irudia: Bilbao Bankuaren eta Espainiako Kreditu-bankuaren teilatuen bista, Ministerioko zabaltzatik hartua.

Irudia: Ministerioko pasilloan zehar kameraz egindako ibilbidea. Kamera bat zabaldu egin da kamera pasatzean.

Narratzailea: Hainbat liburu eta paper-sorta mahaietan eta aulkietan pilatuta, hormak, ateak, leihoak dekoratzen zituzten paperak... eta gaur egun, Ministerioaren artxibategian gordetzen direnak.

Irudia: Ministerioko gelen antzinako bi argazki. Mahaiak karpetez eta paperez beteta daude eta langileak aukietan eserita daude lanean.

Soinua: Idazmakinen eta bulegoetan egindako lanak ateratarako zarata.

Irudia: Ministerioko Artxiboaren apalategietan zehar kameraz egindako ibilbidea. Hauek dokumentuz eta liburuz beteta daude.

Narratzailea: Oso ohikoa izan da nire bulegoetan kondekorazioak, eta ekitaldi ofizialak egitea. Hemen bezala, Ministroen Kontseiluko Presidentea. Primo de Rivera Ogasun Ministroaren alboan.

Irudia: Ogasun Ministerioko arte nagusiaren 1927ko argazkia. Argazkian, Primo de Rivera jenerala, Ogasun ministroa eta Ogasuneko probintzietako ordezkariak daude.

Narratzailea: Kargu-hartzeak ere ohikoak izan dira. Espinosa San Martin, Ogasun Ministroak, Departamenduko kideei kargu hartuz.

Irudia: Espinosa San Martin ogasun ministroaren 1963ko argazkia. Departamenduko goi-karguek kargu berriez jabetu dira.

Narratzailea: Carlos III.a aretoan ekitaldi ofizialak eta beste motatako batzuk egin dira, hala nola Umezurtzentzat egindako jostailuen banaketa edo Isidoro Bergararen, 1933ko Ogasun idazkariordea, ezkontza. Azaña izan zen ezkontzaren lekukoa.

Irudia: Estatuko Abokatu kidegoaren 1931ko argazkia. Korporazio honek lanaren urrezko medaila lortu zuen.

Irudia: Ogasuneko Umezurtz-eskolako umeentzat egindako jostailuen banaketako 1972ko argazkia. Lehenengo lerroko neskatoek jantziak eta kapelak dituzte. Atzean, Ministerioko pertsona ospetsu batzuk.

Irudia: Isidoro Vergara ogasun idazkariordearen ezkontzaren 1933ko argazkia. Erdian ezkonberriak daude eta euren inguruan, familiako kide eta lagun asko, baita Azaña ere.

Narratzailea: 1936ko gerra zibilaren ondoren, dena normalizatu zen. Erreforma administratiboak eta fiskalak egin ziren, eta demokraziarekin batera, Ogasun Publikoa berritu beharra zegoen.

Irudia: Ministerioko gela baten argazkia. Bertan, langile saiatuak lanean daude.

Irudia: Navarro Rubio ministroaren 1959ko argazkia. Prentsaurrekoan egonkortze-plana aurkeztu zuen.

Irudia: Errenten eta Ondareen Erregistroaren azalpen publikoan, Ogasun Ministerioko atari nagusiko 80. hamarkada hasierako bi argazki.

Irudia: Zergen ikerketarako Informazio-zerbitzuaren datu-prozesu nagusiaren 1968ko argazkia.

Narratzailea: Eraginkortasuna eta sinplifikazioa bilatu zen, eta informazioa administrazio-prozesuen mekanizazioa oinarritzen zen kultura teknologiko baten arabera kudeatzen hasi zen.

Irudia: Ekonomia eta Ogasun ministroari Asturiaseko printzeak, Felipe Borboiak, egindako bisita ofizialaren 1991ko argazkia.

Irudia: Errenta eta ondareen antzinako erregistroko esku-fitxategietako 1965eko argazkia. Hau Zergen ikerketarako Informazio-zerbitzu Nagusiaren menpe zegoen. Gelako paretetan apalategi ugari daude, eta hauetan artxiboak daude.

Soinua: Ordenagailuek ateratarako zarata.

Irudia: Zergen ikerketarako Informazio-zerbitzu Nagusiko zinta magnetikoen 1965eko argazkia. Langile bat apalategiko zinta bat hartzen ari da.

Irudia: Zergen ikerketarako Informazio-zerbitzu Nagusian datuak prozesatzeko eta fitxak zulatzeko gelaren 1968eko argazkiak. Mahaietan hainbat emakume daude lanean.

Irudia: Ogasun Ministerioko Gordailu Kutxa Orokorrean, PFEZaren deklarazioa egiteko herritarrek egindako lerroaren 1982ko argazkia.

Narratzailea: Gaur eguneko Ogasun Publikoa guztiok eta ministro guztiek egindako ahaleginaren emaitza da. Nire paretetan dauden erretratuak izan zirena erakusten dute eta zentzu batean... ni naizena ere bai.

Irudia: Goya gelan zehar kameraz egindako ibilbidea.

Irudia: Ministerioko pasillo batean zehar kameraz egindako ibilbidea. Pasilloaren alde bietan Ogasun ministroko koadroak daude.

-- Kapituluaren amaiera --

© Ogasun Ministerioa (2012)

Idazkaritza Tekniko Nagusia

Informazio, Dokumentazio eta Argitaratze Zuzendariordetza Orokorra

 

Balioztatze zuzena XHTML 1.0 TransitionalCSS Zuzena: Estilo-orrien egitura balioztatuaSartzeko ebaluazioa AA, Web edukiaren erabilerraztasun-arauen 1.0 del W3C-WAI