Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Kronika Grafikoa (1852 - 2007)

Kapitulu: "Aduanako Errege-etxea eta Ministerioa handitzeko eraikina" (HTML testu lehenetsia)

Irudia: 1949 urte inguruko Ogasun Ministerioaren zabaltze-eraikinaren aurrealdearen antzinako argazkia, eraikinaren ondotik hartua.

Narratzailea: Urte askotan Aduanako Errege-etxea eta Errenten Ofizina izan eta gero, Alejandro Mon ministroak Ogasun Ministerioa izatea agindu zuen.

Irudia: Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren antzinako argazkia, Alcala kaletik Eguzkiaren Aterantz doan eraikin bateko balkoitik hartua.

Narratzailea: Gauzak pentsatzen baditut... Nire bizitza toki arazoen inguruan ibili da. Merezi dudan bezala ikusteko tokirik ez, eta Ogasun Publikoak sortzen duen lan-kantitatera egokitzeko tokia.

Irudia: Alcala kalerantz ematen duen Eguzkiaren Ateko eraikin bateko balkoitik hartutako antzinako argazkia. Atzean Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioa dago.

Irudia: Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren bulego baten antzinako argazkia. Mahaiak eta apalategiak karpetez eta paperez beteta daude.

Narratzailea: Hau ere, Sabatinik diseinatu zuen Ministroen Etxeari gertatu zitzaion. Espainiako flotaren plazan dago, eta beste gauza batzuen artean, Ogasun Ministerioaren antzinako egoitza izan zen.

Irudia: Ministerioen Etxearen antzinako argazkia Espainiako itsas armadaren plazan.

Narratzailea: 1845. urtea zen, Eguzkiaren atea berritzen ari ziren, eta Ogasun Ministerio izendatu ninduten.

Irudia: Madrileko teilatuen gaur egungo bista, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren zabaltzatik hartua.

Irudia: Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren aurrealdearen gaur egungo bista.

Narratzailea: Hiria nire aurrean aldatzen zihoan, eta ni ere bai. Ministroek ni edertzea agindu zuten. Nire aurrealdea garbitu zuten, eta nire areto nagusiak konpondu ziren, Goya eta Carlos III. a aretoak, alegia.

Irudia: Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren aurrealdearen antzinako bista, Cibeles plazara ematen duen Alcala kaleko eraikin bateko balkoitik hartua.

Irudia: Ogasun Ministerioaren aurrealdean apaintzen duen balkoia eusten duten lau mentsuletako baten gaur egungo bista. Lehoi-antzeko burua duen munstro bat adierazten du.

Irudia: Goya eta Carlos III.a Gelen bista orokorra.

Narratzailea: XX. mendean, alboko orubeak erosi ziren eraikina handitzeko lanak egiteko. Orubeak Torrecillako Markesaren Jauregiak betetzen zituen, eta gerra zibilean suntsitu ziren. Horietatik fatxada barrokoa bakarrik gordetzen da, eta hau monumentu historiko artistiko deklaratu zuten.

Irudia: Ekonomia eta Ogasun Ministerioko eta Torrecillako Markesaren Jauregiko aurrealdeen gaur egungo bista.

Irudia: Torrecillako Markesaren Jauregiak utzitako orubearen eta Gerra Zibileko bonbardaketen ondorioz zurkaiztutako aurrealdearen antzinako argazki batzuk.

Narratzailea: Txiki gelditzen zitzaidala ikusita, laugarren eta bosgarren solairuak egin zituzten, eta hau da gehien gustatzen zaidan berrikuntzetariko bat. Nire patioetako batean kokaturiko kupula izan zen, hain zuzen ere. Galmes de Fuentes arkitektoak eraiki zuen pasadan mendeko bigarren erdialdean, eta lehenengo momentuan, Gordailuen Kutxa Orokorraren itxitura izan zen.

Irudia: Ekonomia eta Ogasun Ministerioko zabaltzaren antzinako argazkia.

Irudia: Ekonomia eta Ogasun Ministerioko zabaltzako erlojuaren antzinako argazkia.

Irudia: Kupularen eraikitzearen antzinako hiru argazki. Lehenengo bietan, kupula egiteko instalatu zen egurrezko enkofratzea ikus daiteke, eta hirugarrenean, langileak hormigoiak botatzen eta kupulari azken ukitua ematen ari dira.

Narratzailea: Gaur egun, kupularen azpian, Liburutegi Nagusia dago. Begirada bat eman... Liburutegi Nagusia erakutsi nahi dizkizuedan lekurik ederrenetariko bat da. 2002an amaitu zuten, eta erabilera berrian jatorrizko morfologia errespetatzen du, eta kupula angelu guztietatik ikus daiteke.

Irudia: Kupularen gaur egungo bista, eraikinaren zabaltzatik hartua.

Irudia: Bibliotekaren ikuspegi orokorra, bigarren solairutik hartua.

Irudia: Bibliotekaren erdiko zatiaren bista, lehenengo solairutik hartua.

Irudia: Bibliotekaren beheko solairuaren bista. Kamerak atzerantz aztertzen du pasillo nagusia.

Narratzailea: Hurrengo urtean, Jose Echegarayren aretoa sortu zen, bertan, hitzaldiak eta prentsaurrekoak egiten ziren.

Irudia: Jose Echegaray izeneko gelaren bista orokorra. Butaka askoko auditorioa dirudi, Eszenatokian mahai handi bat, lau aulki eta pulpitu bat dago. Bertatik, han bildutakoei hitz egin daiteke.

Narratzailea: Madril eta ni denbora berrietara egokitu gara. Baina, batzuetan, gauza askoren falta sumatzen dut. Eguzkiaren atean gertaera onaren eliza ikustea faltan botatzen dut, edo diligentzien etxe nagusia, edo orduro nire aurretik pasatzen ziren gurdiak, edo Peninsular izeneko hotela...

Irudia: 70. hamarkada amaierako Alcala kalearen argazkia, Cibeles plazatik hartua. Euria egiten du eta jendea espaloietatik aurrera doa euritakoekin.

Irudia: Leku beretik hartutako gaur egungo bista, orain ez du euririk egiten eta autoak eta autobusak askoz modernoagoak dira.

Irudia: Eguzkiaren Ateko Gertaera Onaren Elizaren antzinako argazkia.

Irudia: Eginbide Etxe Nagusiaren antzinako argazkia. Kale ertzetan zaldi-gurdiak daude geldirik eta beste batzuk kalean zehar doaz.

-- Kapituluaren amaiera --

© Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioa (2008)

Idazkaritza Tekniko Nagusia

Informazio, Dokumentazio eta Argitaratze Zuzendariordetza Orokorra

 

Balioztatze zuzena XHTML 1.0 TransitionalCSS Zuzena: Estilo-orrien egitura balioztatuaSartzeko ebaluazioa AA, Web edukiaren erabilerraztasun-arauen 1.0 del W3C-WAI